XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maila bakoitzean lorpen-adierazpenenampamp;sup21; Statements of attainment. zerrenda bat zegoen.

Ikasle batek bi urte behar ditu maila batetik bestera pasatzeko.

Ikasketa-Programa horiek gaitasun eta kontzeptuen zerrenda bat dakarte, baina ez dira ikastordu edo ikas-ihardueretako sekuentziak.

Irakaslearen esku geratzen da sekuentzia horiek bere ikuspegi profesionalaren arabera antolatzea.

Ohizkoena, sekuentzia horiek ikastetxe bakoitzak eztabaidatu eta finkatzea da, modu horretan bakarrik lor baitaiteke klaseen arteko koherentzia.

1989an Nazio Curriculuma ezarri zenean, lehen mailako hezkuntzako ikasle guztientzako eta bigarren mailako hezkuntzako lehen kurtsoko ikasleentzako ezarri zen.

Geroztik, urtero kurtso bat erantsi zen.

Gaur egun, Nazio Curriculumak ikastetxe publikoetako 16 urte bitarteko ikasle guztien hezkuntza hartzen du.

Ikastetxe pribatuek ez dute zertan Nazio Curriculuma eskaini.

1989an lehen aldiz atera zenetik, Nazio Curriculumaren hainbat bertsio argitaratu dira.

Eskolak paperez josi ziren.

Orotara eskola bakoitzak bi metro paper jaso ditu.

Irakasgai bakoitzak, neurketak eta zeharkako gai bakoitzak bere karpeta propioa du, eta bertan xehetasun ugari jasotzen da, oso ugari beste herrialdeetan gertatzen denaren aldean.

1994ko azaroan curriculumaren berrikusketa osoa argitaratu zen eta asmoa da gutxienez ondorengo bost urteetan indarrean egotea.

Hainbeste aldaketarekin, programetan eta neurketa-sistemetan gertatu ziren aldaketa hain ugariekin, irakasleek ia ez zuten aldaketa gehiago onartzeko gaitasunik.

Berrikusketa horretan gutxitu egin dira ikasketa-programak, ordutegia beteegia baitzegoen.

Berrikusitako Nazio Curriculumak ikaslearen denboraren % 80 beteko du.

Gainerakoa zeharkako gaietarako eta ikastetxeko irakasleek bereziki interesgarritzat jotako alorretarako izango da.

Irakasleen ikuspegitik, hala ere, aldaketa garrantzitsuena neurketa-sistemari dagokio.